54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Besterengarritasun-deklarazioa, 3. poligonoko 462. eta 375. lurzatiena, 1. poligonoko 494. lurzatiarena, 2. poligonoko 583. lurzatiarena eta 7. poligonoko 411. lurzatiarena

Santa Maria egoitzako zuzendaritza-batzordeak, 2024ko otsailaren 21ean egindako batzarrean, erabaki zuen ondareko lurzati batzuen besterengarritasuna deklaratzea. Lurzati horiek Los Arcosen daude, eta jarraian zehazten dira.

Besterengarritasun-deklarazioaren helburua da horiek saltzea:

1.–Hirikoa: Ramón y Cajal kaleko 5. zenbakiko 2. solairuko D atean dagoen etxebizitza. 3. poligonoa, katastroko 462. lurzatia.

2.–Hirikoa: El Peso kaleko 3. zenbakian dagoen etxebizitza. 3. poligonoa, 375. lurzatia.

3.–Landa-lurra: 494. lurzatia, A eta B azpilurzatiak, 1. poligonoa. El Calvario alderdia.

4.–Landa-lurra: 583. lurzatia, A, B, C eta D azpilurzatiak, 2. poligonoa. Rocha de la Lomba alderdia.

5.–Landa-lurra: 7. poligonoko 411. lurzatia. Carraberrozanos alderdia.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Los Arcosen, 2024ko otsailaren 27an.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2403499