54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, honako honetan: ordenantza, tasak eta eskubideak arautzen dituena, animaliak bide publikotik hartzeko, zaintzeko eta animalien babeserako eskualdeko zentroa erabiltzeko. Behin betiko onespena

Erriberako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2023ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, honako honetan: ordenantza, tasak eta eskubideak arautzen dituena, animaliak bide publikotik hartzeko, zaintzeko eta animalien babeserako eskualdeko zentroa erabiltzeko.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantzaren aipatu aldaketa behin betiko onesten da, eta argitara ematen da testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua); aipatu foru legearen 326. artikuluan xedatuaren arabera, ordenantzak ez du ondorio juridikorik sortuko harik eta iragaten den arte Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek toki erakundeei errekerimendua egiteko duten epea, halakoen egintzak edo erabakiak deuseztatze aldera.

Tuteran, 2024ko otsailaren 23an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

ORDENANTZA, TASAK ETA ESKUBIDEAK ARAUTZEN DITUENA, ANIMALIAK BIDE PUBLIKOTIK HARTZEKO, ZAINTZEKO ETA ANIMALIEN BABESERAKO ESKUALDEKO ZENTROA ERABILTZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau honako hauetan ezarritakoaren bat etorriz ezartzen da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 180. artikulua eta hurrengoak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikulua eta hurrengoak, Lagun Egiteko Animaliak Nafarroan Babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea, Mankomunitatearen zakurtegia arautzen duen ordenantza eta 19/2019 Foru Legea garatzen duen 2022ko urriaren 26ko 94/2022 Foru Dekretua.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea animaliak erretiratzeko zerbitzua ematea da, Mankomunitateko zerbitzu eskudunen jarduketaren bidez, eta, behar izanez gero, zaintzea eta txertatzea, interesdunari itzuli arte.

3. artikulua. Tasa ordaintzetik salbuetsita daude honako hauek:

1. Irabazi asmorik gabeko erakundeak, haien jarduera interes sozialekoa denean, betiere jatorrizko jabeak animalia eramateko ezarritako epea igaro ondoren.

2. Itsuak edo minusbaliotasun bat dutenak, jatorrizko jabeak animalia kentzeko ezarritako epea igaro ondoren.

Zerga ordaindu beharra eta tasen sortzapena

4. artikulua. Zerbitzua ematearen ondorioz sortuko da zerga ordaindu beharra.

5. artikulua. Animaliaren bilketa, zaintza eta elikaduragatiko tasa unean bertan hasiko da sortzen, eta egonaldiaren kasuan 24 ordu igaro ondoren.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Tasa ordaindu beharko dute animalien jabe diren pertsona fisikoek, juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko subjektuek, edo, animalien jabe izan gabe, eskualdeko zentrotik animaliaren bat eraman nahi dutenek.

Karga-oinarriak

7. artikulua. Ordenantza arautzailean xedatutakoaren arabera, honako hauek osatuko dute:

a) Gordailu mankomunatuan sartzen diren animalien elikadura eta zaintza gastuak jabeen kontura izanen dira, eta ezin izanen dute animalia berreskuratu dagokiona ordaindu gabe.

b) Halaber, ordaindu beharko dituzte animaliak jasotzeak eta txertatzeak eragindako gastuak, dagokion dokumentazioa aurkezten ez badute, eta 2022ko urriaren 26ko 94/2022 Foru Dekretuaren arabera hartu beharreko neurriek ere eragindakoak (horren bidez garatu zen Lagun Egiteko Animaliak Nafarroan Babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea).

8. artikulua. Norbaitek animaliaren bat eraman nahi badu animaliak babesteko eskualdeko zentrotik edo babes-zentrotik, behin zaintzeko epea igaro ondoren eta jatorrizko jabeak eraman ez baditu, pertsona horrek ordaindu beharko ditu animaliak eragindako gastuak, hala badagokio, adopzioagatik eta beharrezkoak izan daitezkeen txertoengatik, amorruaren aurkakoa salbu. Horrela xedatua dago ordenantza honen eranskinean.

Tarifak

9. artikulua. Animaliak biltzeagatik, bertan egoteagatik, txertatzeagatik (behar izanez gero) eta bestelako kontzeptuengatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean ezarritakoak dira, baita ordenantza arautzailean xedatutakoaren arabera zerbitzua ematen zaien animalientzat ere.

Tributu-kudeaketa

10. artikulua. Subjektu pasiboek ordainduko dituzte ordenantza hau aplikatzeagatik eska daitezkeen kuotak, eta animalia erretiratzen den unean ordainduko dituzte, osasun-txartel eguneratua aurkeztu ondoren.

11. artikulua. Bildutako animalia ez zaio jabeari itzuliko harik eta animaliak sortutako eskubideak ordaindu arte.

12. artikulua. Animaliak ez zaizkie emanen hala eskatzen duten pertsonei, harik eta sortutako eskubideak ordaindu arte eta jatorrizko jabeak eskubide horiek berreskuratzeko ezarritako epea igaro arte.

13. artikulua. Kuotak bateragarriak izanen dira beste edozein betebehar sanitariorekin, bereziki 1976ko ekainaren 14ko eta abenduaren 16ko aginduetan adierazitakoekin.

Tributuen arloko arau-hausteak eta zehapenak

14. artikulua. Ordenantza honen aurka egiten diren arau-hausteak zehaztuko dira honako hauetan aurreikusitakoaren arabera: Nafarroako Toki Ogasunen Erregelamendua, Ordenantza Fiskal Orokorra eta egindako arau-hausteari aplikagarri zaizkion xedapen guztiak.

15. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren animaliak bide publikotik biltzen direnean, batera aplikatuko dira ordenantzan ezarritako neurriak eta zehapenak, bai eta honako hauetan adierazitakoak ere: 1952ko maiatzaren 17ko Dekretua eta 1976ko ekainaren 14ko eta abenduaren 16ko ministro-aginduak.

Frogatzen bada animalia batek borondatez ihes egin duela, 1.500 eurora arteko zehapena ezarri ahalko da, hargatik eragotzi gabe Nafarroako Gobernuak apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legearen arabera aplika litzakeen zehapenak (Lagun Egiteko Animaliak Nafarroan Babesteari buruzko Foru Legea).

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila berekoak edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.–Ordenantza honek arautzen ez duen orotan, honako lege hauetan ezarritakoari jarraikiko zaio: Nafarroako Udal Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, Ordenantza Fiskal Orokorra eta aplikagarri diren xedapen guztiak.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du 2024ko urtarrilaren 1ean, eta indarrean jarraituko du Mankomunitatearen Batzar Orokorrak indargabetzen edo aldatzen ez duen bitartean.

1. ERANSKINA.–TARIFAK

Txakurrak biltzea

1-A. Txakurra hartu eta bere jatorrizko jabea identifikatzen denean, nahiz eta jabeak ez duen eskualdeko zentrotik eraman nahi:

–Animalia biltzea: 45 euro.

–Lazo bidez biltzea: 60 euro.

–Tranpa-kaiolaz biltzea: 70 euro.

–Errifle narkotiko edo zerbatana bidezko bilketa: 80 euro.

Jabearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik txakur bat galtzen bada, eta betiere txakurra harrapatu aurretik idatziz salatzen bada Mankomunitatearen, zerbitzuaren adjudikaziodunaren edo beste instantzia eskudun batzuen aurrean:

–Galdutako txakurrak harrapatzea: 20 euro, jabea Mankomunitateko udalerri bateko bizilaguna bada.

–Galdutako txakurrak harrapatzea: 35 euro, jabea Mankomunitateko udalerri bateko bizilaguna ez bada.

2-A. Jabeak txakurra zakurtegitik eramaten duenean:

–Egun bakoitzeko, nahiz eta egun osoa ez bukatu: 8 euro.

–Amorruaren aurkako txertoa edo beste batzuk: produktuaren merkataritzako tarifa.

–Nahitaezko identifikazio mikrotxipa ezartzea: produktuaren merkataritzako tarifa.

–Txakurra jaso zenetik entregatu arte sortutako albaitaritzako gastuak.

3-A. Txakur bat adoptatzea: jatorrizko jabea ez den beste pertsona batek eraman nahi badu txakurra:

–Txakurra adoptatzeko kudeaketagatik: 30 euro.

–Beharrezkoak diren txertoak, amorruaren aurkakoak ez direnak: produktuaren merkataritzako tarifa.

4-A. Animaliak babesteko eskualdeko zentroaren sareetan jabea duten animalien adopzioa bultzatu edo sustatzeagatiko tasa: 20 euro. Jabeak zuzenean kudeatu beharko du animaliaren adopzioa, adoptatu nahi duen pertsonarekin.

5-A. Txakurraren osasun kontrola, hozka egiten badu edo jabeak hala eskatzen badu (alde batera utzita harrapaketa, egonaldi, txertaketa eta abarrengatiko tasak). 26 euroko tasa.

Katuak eta hudoak biltzea

1-B. Katua edo hudoa hartu eta bere jatorrizko jabea identifikatzen denean, nahiz eta jabeak ez duen eskualdeko zentrotik eraman nahi:

–Animalia harrapatzea: 26 euro.

Jabearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik katu edo hudo bat galtzen bada, eta betiere txakurra harrapatu aurretik idatziz salatzen bada Mankomunitatearen, zerbitzuaren adjudikaziodunaren edo beste instantzia eskudun batzuen aurrean:

–Galdutako katuak edo hudoak harrapatzea: 10 euro, jabea Mankomunitateko udalerri bateko bizilaguna bada.

–Galdutako katuak edo hudoak harrapatzea: 20 euro, jabea Mankomunitateko udalerri bateko bizilaguna ez bada.

2-B. Jabeak bere katua eramaten duenean animaliak babesteko eskualdeko zentrotik:

–5 euro egun edo horren zati bakoitzagatik.

–Amorruaren aurkako txertoa edo beste batzuk: produktuaren merkataritzako tarifa.

–Nahitaezko identifikazio mikrotxipa ezartzea: produktuaren merkataritzako tarifa.

–Katua edo hudoa jaso zenetik entregatu arte sortutako albaitaritzako gastuak.

3-B. Katu bat adoptatzea: jatorrizko jabea ez den beste pertsona batek eraman nahi badu katua:

–Adopzioa kudeatzeagatik: 20 euro.

–Txertaketak: produktuaren merkataritzako tarifa.

4-A. Animaliak babesteko eskualdeko zentroaren sareetan jabea duten animalien adopzioa bultzatu edo sustatzeagatiko tasa: 20 euro. Betiere, jabeak zuzenean kudeatu beharko du animaliaren adopzioa, adoptatu nahi duen pertsonarekin.

5-A. Katuaren osasun kontrola, jabeak hala eskatzen badu (alde batera utzita harrapaketa, egonaldi, txertaketa eta abarrengatiko tasak). 20 euroko tasa.

6-A. Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko albaitaritza zerbitzuek egokitzat jotzen dituzten gaixotasun kutsakorren diagnosi-probak eginen dituzte, eta txakurraren jabeak edo txakurra eraman nahi duen pertsonak ordainduko dituzte proba horien kostuak, halakorik badago.

7-A. Txakurrak, katuak edo hudoak ez diren gainerako animaliei txakurren tasa berberak aplikatuko zaizkie.

8-A. Garraiatzeko eta/edo kanpoko instalazioetan mantentzeko ibilgailu berezia behar duten animalien kasuan, animaliaren jabeari egotziko zaizkio eragindako gastuak.

9-A. Utzarazpenengatik, okupazioengatik edo agintari eskudunek kudeatutako beste inguruabar batzuengatik animaliak konfiskatzeko eskaeren kasuan, erantzuna emanen zaie dagokion agindu judiziala edo polizia-akta aurkeztu ondoren.

10-A. Zerbitzuen eskatzaileei egotziko zaizkie animaliaren bilketak eragindako gastuak eta zentroan dituen premiak, kontuan hartu gabe eskatzailea animaliaren jabea den ala ez.

Iragarkiaren kodea: L2403406