54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Honako proiektu hau gauzatzeko desjabetzeak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda: "Labeagako hondakin-uren arazketa eta El Puente parajetik bulkatzeko kolektore berria". Jendaurreko informazioa

Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2023ko apirilaren 21ean egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

Onestea "Labeagako hondakin-uren arazketa eta El Puente parajetik bulkatzeko kolektore berria" izeneko obra-proiektua, eta administrazio baldintzen agiria, obrak lizitatzeko.

Ahalmena ematea Jurramendiko Mankomunitateko buruari, erabaki hau burutzeko beharrezkoak diren jarduketak egin ditzan.

Onespenaren erabakian, inplizitutzat jotzen da jarduketa horren eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatu behar direla, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 artikuluarekin. Hala ere, beharrezkoa da zerrenda hori egitea, interesdunak zehazteko baino ez.

Horregatik, Jurramendiko Mankomunitateko buruak,

EBATZI DU:

Jendaurrean edukitzea proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Ukituak direla uste duten guztiek egoki jotzen dituzten ohar edo alegazioak egiten ahalko dituzte, bai eta datuak idatziz aurkeztu ere, jendaurrean jarritako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko. Horiek guztiak Jurramendiko Mankomunitatearen helbidera bidali behar dituzte (Bell-Viste kalea 2, Lizarra) eta Iguzkitzako Udalaren helbidera; haien egoitzetan proiektuaren kopia bat egonen da, interesdunen eskura.

Erabaki hau argitara ematea, ondorio horietarako, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta Iguzkitzako Udalaren ediktu tauletan.

Lizarran, 2024ko martxoaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

UDALERRIA

FINKA

Lurzatiaren eta
poligonoaren erreferentzia

JABEA

LUR MOTA

ZORTASUNA

ml

OKUPAZIOA

ALDI BATERAKOA

m²/ml

OKUPAZIOA

BEHIN BETIKOA

KUTXATILAK

IGUZKITZA

405 C, 5. POLIGONOA

LABEAGAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRAK

BIDEA

701,85

IGUZKITZA

405 A, 5. LURZATIA

LABEAGAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRAK

LEHORREKO LABORE LURRA

241,73

12

2.900,78

3.953,15

3,00

Iragarkiaren kodea: L2403820