54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Aritzaletako ue-arit-6 eta PDC-2 unitateetan, 29. poligonoko 16. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Aritzaletako ue-arit-6 eta PDC-2 unitateen eremuan, 29. poligonoan. José Luis Irurzun Irurzun da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, nahi duen orok azter dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan; orobat, komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren ediktu-taulan argitaratuko da, eta ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin.

Deierrin, 2024ko martxoaren 4an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2403856