54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2. poligonoko 363. partzelaren desafektazioa. Jendaurreko informazioa

Uharte Arakilgo Udalak, 2024ko otsailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez:

Lehenengoa.–Uharte Arakilgo 2. poligonoko 363. partzelan (C azpipartzela, 06 azpieremua), Uharte Arakilgo Artxueta mendi komunaleko Aitzaurre parajean, Iberdrola España SAUri modu pribatiboan telekomunikazio-erabileretarako etxola, dorre eta gainerako azpiegituretarako 27,30 metro koadroko herri-lursail baten zati bat desafektatzeko hasierako onespena ematea.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-oholean nahiz Udalaren web orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onartutako Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Araudiaren 143. artikuluan aurreikusitako izapideen arabera.

Hirugarrena.–Artxueta mendi komunaleko Aitzaurre aldean, Uharte Arakilgo 2. poligonoko 363. lurzatiko C azpipartzelako azpieremua 06ari dagozkion 27,30 m²-ko erabilerarako zesioa arautuko duen Administrazio Klausulen Plegua onartzea, 20 urteko iraupenarekin eta 5 urteko beste bi luzapenekin.

Laugarrena.–Aipatutako jendaurreko erakustaldia amaitu eta aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, hala badagokio, aipatutako artikuluetan aurreikusitakoa betetzen dela egiaztatzen duten agiriak eta finka identifikatzeko behar diren agiriak eta aipatutako administrazio-klausulen agiria bidaliko zaizkio herri-ondasunen arloko eskumenak dituen Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuari, behin betiko onar ditzan.

Bosgarrena.–Uharte Arakilgo 2. poligonoko 363. lurzatiko C azpipartzelan, 06 azpieremuan, Uharte Arakilgo Artxueta mendi komunaleko Aitzaurre parajean, 27,30 m² okupatu eta erabiltzeko pleguan onartutako baldintzak desagertu edo betetzen ez badira, zesioa iraungi egingo da eta lagatako lurrak Uharte Arakilgo Udalaren ondarera itzuliko dira herri-ondasun gisa. (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikulua).

Era berean, itzulketa hori egingo da okupazio-epea amaitzen denean eta beste luzapenik egiten ez bada.

Lagapen-hartzaileak ez du, inola ere, kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango baimendutako erabilera-lagapena amaitu ondoren.

Seigarrena.–Baimena ematea Uharte Arakilgo Udaleko alkateari, edo haren legezko ordezkariari, Uharte Arakilgo Udalaren izenean eta haren ordezkari gisa herri-lur hori lagatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Zazpigarrena.–Erabaki hau Iberdrola España SAU lagapen-hartzaileari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, ez da beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espediente osoa Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, Foru dekretu baten bidez onets dadin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Uharte Arakilen, 2024ko otsailaren 27an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2403815