54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ-SUBITZAKO KONTZEJUA

6. poligonoko 211. lurzatiaren okupazioa. Jendaurrean jartzea

Olatz-Subitzako Kontzejuak, 2023ko urriaren 29an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Coyser SL enpresak herri-lur batzuk okupatzea, hura izan zen-eta lizitazioa eskuratu zuena. Dagokion kontratua 2021eko urtarrilaren 29an formalizatu zen.

Okupazioaren xedea da ukitutako eremua apur bat handitzea, lehengoratzearen akabera hobetze aldera (landare-estaldura eta bideen konponketa), gainerako baldintzak bere horretan utzirik, "Hornikuntza eta ondorengo lehengoratze lanak legar-hobian" deritzon lizitazioa arautzeko baldintza-agirietan ezarri bezala, zeinak onetsi baitziren 2021eko otsailaren 22an egin bilkuran.

Hona hemen okupazioak ukitutako lurrak, Kontzejuak 2023ko urriaren 29an onetsitako handitze proiektuaren arabera:

ESPARRU ZK.

UDALERRIA

KONTZEJUA

POLIGONOA

LURZATIA

AZPILURZATIA

AZALERA m²

1

Galar

Olatz-Subitza

6

211

B

4.557,43

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1190 Foru Legearen 172. artikuluarekin.

Jendaurreko epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da.

Espedientea interesdunen eskura dago Kontzejuaren Idazkaritzan.

Olatz-Subitzan, 2024ko otsailaren 29an.–Alkatea, Angel M. Aranguren Pastor.

Iragarkiaren kodea: L2403897