54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Telekomunikazioak hedatzeko plana. Onespena

Alkateak 2024ko otsailaren 29an emandako 2024-0091 Ebazpenaren bitartez, FTTH sarea hedatzeko plana onetsi zen (zuntz optikoa etxeetaraino), Telefónica de España SAUK sustatuta eta Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren 34. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Hortaz, aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Milagron, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2403782