54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Deialdia, laguntzak emateko, 2024an La Nevera industrialdeko udal lurzatietan lurzorua eskuratzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 746339.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/746339).

Xedea: industria-lurzoruaren eskurapena partez finantzatzeko laguntza ekonomikoak ematea 2024ko ekitaldian, industriako pabiloi-biltegia eraikitzeko, bat etorriz espedientean jasotako oinarri arauemaileen xedapenekin.

2024ko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 40.000 euro, 1 42000 4800000 aurrekontu-partidaren kargura.

Laguntzak eskatzeko epea: 2024ko abenduaren 31ra arte, baldin eta saldorik gelditzen bada aipatu aurrekontu-kontsignazioan.

Onuradunek bete beharrekoak: ikusi oinarri arautzaileak. Onuradun izanen dira udal titulartasuneko industria-lurzorua eskuratu duten eta enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisikoak edo juridikoak. Besteak beste, betebeharra izanen dute eskuratutako eta diruz lagundutako industria-lurzoruko lurzatia erabiltzea deialdi honen bigarren oinarrian aurreikusten diren jarduketa posibleetako baterako, eta bost urtez gutxienez.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean, gardentasun atarian.

Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiaren oinarrietan zehazten direnak, Mendabiako Udalaren erregistroan. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren erregistro elektroniko orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.mendavia.es.

Mendabian, 2024ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2403539