54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Udal Plan Orokorrean, nekazaritza-produktibitate handiko lurzoruen jarduera-erregimenari dagokionez. Jendaurreko informazioa

Mendabiako Udalak, 2024ko otsailaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen, behin-behineko onespena eman aurretik, berriz ere jendaurrean jartzea Udal Plan Orokorraren determinazio egituratzaileak aldatzeko proiektua, Víctor Ibarrola Ramírezek sustatua. Hori guztia gertatu da sustatzaileak dagozkion zuzenketak sartu dituelako hasieran onetsitako aldaketa egituratzailearen dokumentuan, honako hauetan jasotako gogoetekin bat etorriz: Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren txosten orokorra, jendaurreko informazioaren hasierako aldian aurkeztutako alegazioak, eta udaleko hirigintza-zerbitzutik egindako txostenak. Espedientearen xedea da nekazaritza-produktibitate handiko lurzoruen jarduera-araubidea aldatzea, eta zaldi-irakaskuntzako zentroak erabilera baimendukotzat hartzea.

Espedientea jendaurrean egonen da beste hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Halaber, Nafarroan argitaratutako egunkarietan eta Udal honen egoitza elektronikoan argitaratuko da. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du espedientea, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere. Horri dagokionez, interesdunen eskura geldituko da tramitatutako administrazio espedientea, Udal Idazkaritzan azter dadin jendaurrean dagoen bitartean.

Mendabian, 2024ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2403534