54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, partez finantzatzeko osasun-zentroetara eta zentro okupazionaletara joateko garraio-gastua, 2024an. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko laburpena (identifikazioa): 746306.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/746306).

Erabakia, Mendabiako Udalak 2024ko otsailaren 22ko osoko bilkuran hartutakoa, zeinaren bidez deialdi bat egiten baita laguntza ekonomikoak emateko, partez finantzatzeko Nafarroako osasun-zentroetara eta zentro okupazionaletara joateko garraio-gastua, 2023ko ekitaldian.

Xedea: Nafarroako osasun zentroetara eta zentro okupazionaletara joateko garraio-gastuak partez finantzatzeko laguntza ekonomikoak ematea 2024ko ekitaldian, espedientean jasotako oinarri arauemaileen xedapenei jarraikiz.

2024ko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 1.000 euro, 1 23180 4800000 aurrekontuko partidaren kargura.

Laguntzak eskatzeko epea: 2024ko urriaren 31ra arte, baldin eta saldorik gelditzen bada aipatu aurrekontu-kontsignazioan.

Onuradunek bete beharrekoak: ikusi oinarri arautzaileak. Besteak beste, eskaera egin aurreko sei hilabeteetan, gutxienez eta jarraian, Mendabian erroldaturik egotea, eta ez edukitzea norbere ibilgailurik edo, edukiz gero, uneko egoerak eraginda ezin erabili izatea. Era berean, pentsioa jasotzen duen pertsona izatea, premia bereziko egoeran daudela frogatzen dutenak izan ezik, oinarri arauemaileetako 4.2 puntuan ezarritakoarekin bat.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean, gardentasun atarian.

Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiaren oinarrietan zehazten direnak, Mendabiako Udalaren erregistroan. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren erregistro elektroniko orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.mendavia.es.

Mendabian, 2024ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2403533