54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, hiri-lurzoru finkatugabeko UE-17B unitatean. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmena Antonio Joaquín Fernández Mendiondorekin, hiri-lurzoru finkatugabeko UE-17B unitatearen hirigintzako aprobetxamenduaren %10 dirutan lagatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoarekin.

Irunberrin, 2024ko martxoaren 4an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2403864