54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia 4. poligonoko 33. eta 34. lurzatietan, hirigune historikoan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Irunberriko Udalaren Hirigintza Planeko Hirigune Historikoko 4. poligonoko 33. eta 34. lurzatietarako. Miguel Saenz Espelosín da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat emanen da argitara Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.

Irunberrin, 2024ko martxoaren 4an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2403862