54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2024ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea 2024. ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

2.–Aurrekontu orokorra jendaurrean edukiko du Udalak, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko du Larraungo Udalak, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatua betez.

Mugiron (Larraun), 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2404107