54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Deialdia, laguntzak emateko, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak instalatzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 747294.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/747294).

Itzako Udalaren laguntzak, hau finantzatzeko: Itzako udalerrian ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak instalatzea.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko otsailaren 26an hartutako erabaki baten bidez onetsi da deialdia: http://www.municipiodeiza.es/.

Gehieneko dirulaguntza: 200 euro eskatzaile eta kargatzeko puntu bakoitzeko.

Eskaerak: 2024ko abenduaren 13ra arte, edo kreditua agortu arte.

Itzan, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2403920