54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Deialdia, kontzejuei laguntzak emateko, 2024an kontzejuen intereseko inbertsioak egin ditzaten. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 747279.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/747279).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko otsailaren 26an hartu erabaki baten bidez onetsia.

Deialdiaren xedea: Itzako Udalak udalerria osatzen duten 13 kontzejuek sustatutako obrak eta jarduketak bultzatzeko dauzkan laguntzak arautzea eta nola emanen diren zehaztea.

Onuradunak: kontzejuak.

Finantzaketa. Deialdi honen xedeko dirulaguntzak finantzatuko dira aurrekontu-aplikazio honen kargura: "Kontzejuei laguntzak ematea, kontzejuen intereseko obrak/jarduketak sustatzeko" (1 942007680000). Aplikazio horrek, guztira, 65.000 euro ditu.

Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

Eskabideak aurkezteko epea: iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2024ko abenduaren 13ra arte.

Itzan, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2403914