54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Deialdia, 2024an kultur eta kirol jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 747256.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/747256).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea, Itzako udalerrian kultura eta kirol jarduerak egiteko 2024. urtean.

Deialdia onetsi da Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko otsailaren 26ko erabakiaren bidez.

Deialdiaren argitalpena: http://www.municipiodeiza.es/.

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko urriaren 31 arte.

Itzan, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2403912