54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua. Jendaurrean jartzea

Iturmendiko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste.

Lehena.–Hasiera batez onestea Iturmendiko balorazio txostena berrikusteko proiektua, Trabajos Catastrales SA enpresak idatzia.

Bigarrena.–Agiri hori jendaurrean edukitzea 20 egun baliodunean, onespen honen laburpena Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 36.4 artikulua bete beharrez, eta aditzera ematea aipatu agiria jendaurrean egonen dela udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian (www.iturmendi.eus), interesdunek egoki iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Epe hori iraganik, inork alegaziorik aurkeztu badu, haiek eta Udalak haien gainean emaniko txostena igorriko dira Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzura, eta galdatuko zaio ahalik eta lasterren era dadin Batzorde Mistoa, 2024ko zergaldirako finkatu diren bana-banako balioek ondorioa izateko.

Laugarrena.–Horren gaineko iragarkia paratzea Udalaren iragarki-taulan eta erabaki hau igortzea Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari, Tracasari eta Katastroko Bulegoari.

Iturmendin, 2024ko otsailaren 28an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Iragarkiaren kodea: L2403853