54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Xehetasun azterketa, Etxalekuko 8. poligonoko 195. lurzatian. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2023ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Etxalekuko 8. poligonoko 195. lurzatiaren xehetasun azterketa.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Imotzen, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2403860