54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 3. poligonoko 162. lurzatian. Hasierako onespena

Funesko Alkatetzaren 2024ko otsailaren 29ko 211/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Horren bidez, terminoak eta baldintzak ezarri nahi dira dirutan emateko Funesko 3. poligonoko 162. partzelan hiri-jarduketarako plan berezitik eratorritako hirigintza-aprobetxamenduaren %10, eraikigarritasun handiagoa emateko.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, honako honekin bat etorriz:uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Funesen, 2024ko otsailaren 29an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2403786