54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Borondatezko birpartzelazioa, Soraurengo SOR-11 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzak 2024ko otsailaren 29an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen birpartzelazio proiektu bat Soraurengo SOR-11 exekuzio-unitatean, Fernando Jara Lusarretak sustatua konpentsazio-batzordearen izenean, unitatearen birpartzelazioa gauzatzeko. Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Ezkabarten, 2024ko otsailaren 29an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2403759