54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2023-2024 ikasturtean Julián Romano Ugarte musika eskolan musika ikasketak egiteko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 746235.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/746235).

Banakako dirulaguntzak esleituko zaizkie Lizarrako Julián Romano Ugarte musika eskolan 2023-2024 ikasturtean matrikulatutako ikasleei, espedienteko oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz. Oinarri horiek onetsi ziren Patronatuko lehendakariaren 2023ko otsailaren 26ko 5. Ebazpenaren bitartez. Laguntza horiek ordainduko dira 2024ko partida honen kargura: 32610-4800000, "Musikako eskolako ikasleentzako dirulaguntza". Xede horretarako 7.000 euro izanen dira.

Onuradunak: 2023-2024 ikasturtean Lizarrako Julián Romano Ugarte musika eskolan matrikulatutako ikasleak; Lizarran erroldatuta egon behar dute.

Oinarri arautzaileak: adierazitako URL helbidean daude eskuragarri laguntza honen oinarri arautzaileak.

Zenbatekoa: 7.000 euro.

Eskabideak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, 2024ko maiatzaren 30era arte, musika eskolako udal erregistroan, Lizarrako udaletxean edo legez aurreikusitako beste edozein tokitan.

Lizarran, 2024ko otsailaren 23an.–Julián Romano Ugarte Musika Patronatuko lehendakaria, María del Consuelo Sánchez Garrido.

Iragarkiaren kodea: L2403519