54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 1477. lurzatian. Hasierako onespena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko otsailaren 26an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusi da erregistroan 428/2024 sarrera-zenbakia duen idazkia. Sara Catalán Sesmak aurkeztu du, eskatzeko tramitatu dadila xehetasun-azterketa bat, xede duena Corellako 4. poligonoko 1477. lurzatia.

Kontuan hartu dira arkitektoaren txostena eta Udal honetako idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan hartu da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Sara Catalán Sesmak aurkeztutako xehetasun-azterketa, xede duena Corellako 4. poligonoko 1477. lurzatia.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez. Horretarako, iragarkia argitaratuko da honako hauetan: Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udal honen iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, behin betiko onets bedi, osoko bilkuraren erabakiaren bidez, xehetasun-azterketa, egoki diren aldaketekin, eta igor bedi espediente osoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Erabakitzea etenda uztea lizentzien ematea aldaketak ukitutako eremuan; haren determinazio berriek ekartzen baitute indarrean dagoen hirigintzako araubidea aldatzea. Etenak urtebete iraunen du gehienez.

Corellan, 2024ko otsailaren 26an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2403508