54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, Monte Cuco kaleko U2.4-4A eta U2.4-4B lurzatietan. Hasierako onespena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024eko otsailaren 26an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusi da Jonatán Oliver Chanca del Riok aurkeztutako idazkia, 3625/2023 sarrera-erregistroa duena. Horren bidez, eskatzen da izapidetu dadin Corellako Monte Cuco kaleko U2.4-4A eta U2.4-4B lurzatiak hartzen dituen xehetasun-azterketa.

Kontuan hartu dira arkitektoaren txostena eta Udal honetako idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan hartu da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau

ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea Jonatán Oliver Chanca del Riok aurkeztutako xehetasun-azterketa. Horren bidez, eskatu da izapidetu dadin Corellako Monte Cuco kaleko U2.4-4A eta U2.4-4B lurzatiak hartzen dituen xehetasun-azterketa.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 20 egunez. Horretarako, iragarkia argitaratuko da honako hauetan: Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udal honen iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, behin betiko onets bedi, osoko bilkuraren erabakiaren bidez, xehetasun-azterketa, egoki diren aldaketekin, eta igor bedi espediente osoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Erabakitzea etenda uztea lizentzien ematea aldaketak ukitutako eremuan; haren determinazio berriek ekartzen baitute indarrean dagoen hirigintzako araubidea aldatzea. Etenak urtebete iraunen du gehienez.

Corellan, 2024ko otsailaren 26an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2403506