54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, jarduerak egin daitezen 2024an kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 746091.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/746091).

Alkatetzaren martxoaren 23ko 92/2024 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzak emateko deialdi publiko bat onetsi da, bai eta haren oinarri arautzaileak ere, jarduerak egin daitezen 2024an kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan.

Lehena.–Onuradunak: egoitza soziala Oltza zendean duten talde eta/edo elkarteak, irabazi-asmorik gabeak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua: oinarri hauen xedea da Oltza zendeako talde eta elkarteek jarduerak egin ditzaten kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan 2024an.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa: 5.000,00 euro da guztira erabiliko den kuota.

Kultura jardueretarako, guztira: 3.000,00 euro.

Kirol jardueretarako, guztira: 2.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: hilabete bat, kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan 2024an jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdi publiko honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Oltza zendean, 2024ko otsailaren 27an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2403487