54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Lagapen-hartzailea aldatzea, 15. poligonoko 51. lurzati desafektatuari dagokionez

Caparrosoko Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoa zuela.

ERABAKIA:

"Lehenengoa.–Lagapen-hartzailea aldatzea desafektazio-espedientan. Espediente horren bidez, lagapena egin zen Caparrosoko Corraliza de Cascajos parajean dagoen 15. poligonoko egungo 51. partzelako herri-lurren zati bat erabiltzeko (7.000 metro karratuko azalera), eta hemendik aitzina, lagapen-hartzailea honako hau izanen da: Luqui Marín José Ramón y Arilla Claveras María Isabel Sociedad Civil (IFK J31313190).

Lagapen-hartzailearen aldaketa horri eusteko, ezinbesteko baldintza izanen da sozietateak bere bazkideak ez aldatzea eta inor berririk ez sartzea.

Ezin izanen dira aldatu ez desafektazio hori, ez artegirako erabileraren lagapena arautzen dituzten baldintzak, Caparrosoko Udalaren osoko bilkurak 2002ko urriaren 12an onartutakoak.

Herri-lur horren desafektazioa onetsi zen Nafarroako Gobernuaren abenduaren 15eko 699/2003 Foru Dekretuaren bidez.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari jakinaraztea, aurkeztutako dokumentazioarekin batera, espedienteari dagozkion ondorioetarako.

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei helaraztea."

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzan. Hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Caparroson, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2403789