54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterlana, Elizondoko 16. poligonoko 74., 75. eta 76. partzeletan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2024ko otsailaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 6. akordioan hasierako onespena eman zion Giltxaurdi 40, 42 eta 48 jabekideek sustatutako Giltxaurdi kaleko 40., 42. eta 48. zenbakietako Elizondoko 16. poligonoko 74., 75. eta 76. partzelen xehetasun-azterlanari.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2403648