54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Iruritako Zaldubian, 14. poligonoko 496., 519., 537. eta 258. partzeletan, borondatezko birpartzelazio-proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2024ko otsailaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 5. akordioan hasierako onespena eman zion Angel Goñi Michelenak eta Alicia Arraztoa Mendicoak Iruritako Zaldubian, 14. poligonoko 496., 519., 537. eta 258. partzeletan sustatutako borondatezko birpartzelazio-proiektuaren aldaketari.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2403647