54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Barañain

Laburpena, 2024an jarduera soziokulturalak antolatzeko diru-laguntzen deialdiarena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identif.): 746127.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/746127).

2024-02-26ko Tokiko Gobernu Batzarrak onetsia.

a) Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Barañainen helbidea edo ordezkaritza iraunkorra izanik, Udalaren intereseko jarduera edo zerbitzu soziokulturalak egiten dituztenak. Eta helbidea Barañainen izanik edo ez, alor soziokulturalean udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak.

b) Xedea: antolatzea musika, antzerkia, zinema, dantza, argazkigintza, lirika, arte plastikoak eta justizia sozialeko balioak sustatzen dituzten programa, proiektu eta jarduera artistikoak, eta bultzatzea bertako aldarrikapen soziokulturalak, deialdi honen xedearekin bat datozen helburuak dituzten izaera soziokulturaleko jarduera guztiak barne. Barañaingo Udalak antolatutako jardueretan soilik parte hartzen duten erakundeen ekintzak hortik kanpo geratuko dira.

c) Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: 22.000 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea: oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 15 egun balioduneko epean (azken egun balioduneko 23:59ak baino lehen, eta, pertsona fisikoen kasuan, Barañaingo Udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan aurkezteko aukeraz baliatzen badira, azken egun balioduneko 14:00ak baino lehen).

Barañainen, 2024ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2403491