54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Balorazio txostenaren berrikuspena. Jendaurrean jartzea

Bakaikuko Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Bakaikuko balorazio txostena berrikusteko proiektua onestea, Katastro Lanak SA enpresak idatzia.

Bigarrena.–Agiri hori jendaurrean edukitzea 20 egun baliodunean, onespen honen laburpena Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 36.4 artikulua bete beharrez, eta aditzera ematea aipatu agiria jendaurrean egonen dela udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian (www.bakaiku.eus), interesdunek egoki iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Epe hori iraganik, inork alegaziorik aurkeztu badu, haiek eta Udalak haien gainean emaniko txostena igorriko dira Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzura, eta galdatuko zaio ahalik eta lasterren era dadin Batzorde Mistoa, 2024ko zergaldirako finkatu diren bana-banako balioek ondorioa izateko.

Laugarrena.–Horren gaineko iragarkia paratzea Udalaren iragarki-taulan eta erabaki hau igortzea Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari, Tracasari eta Katastroko Bulegoari.

Bakaikun, 2024ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2403817