54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 2. poligonoko 1408. lurzatian. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Udal Plan Orokorraren hirigintza-antolamendu egituratzaile eta zehatzaren determinazioak, 2. poligonoko 1408. lurzatiko eremu bateko lurzoruaren sailkapena aldatzeko (lurzoru urbanizagarri sektorizatutik, hiri-lurzoru finkatura). Aldaketa Irene Barbarin Amezquetak sustatu zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aiegin, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2403774