54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Arroizko Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udalerriaren katastroko balorazio-txosten berria eta erabaki hori argitaratzea, behin Nafarroako Gobernuak egin beharreko simulazio-balioak ezarri ondoren. Balore horiek bidali ditu dagoeneko.

Balorazio-txostenaren proiektu hori ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta Udalaren web orrian (https://www.arroniz.org), hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, udalerriko bizilagunek eta gainerako interesdunek azter dezaten eta, hala badagokio, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, erreklamazioak edo oharrak egin ahal izan ditzaten. Hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin (Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Arroitzen, 2024ko martxoaren 4n.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2403827