54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Plan partziala, SR Taxoare 2 lurzoru urbanizagarriko sektorean. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2024ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plan partzial bat SR Taxoare 2 lurzoru urbanizagarriko sektorean, sektorearen jabeek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2024ko martxoaren 4an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2403873