54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa, Udal Planeko araudiaren 52. artikuluan. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2024ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planaren araudiaren 52. artikulua aldatzea, Zalama aztarnategiaren katalogazio-kategoria aldatzeko, 2. mailatik 3. mailara igaro dadin.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 artikuluekin.

Amillaon, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2403885