54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Arbeitzako US-3 unitatean. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren 2024ko otsailaren 8ko ebazpenaren bidez, agintzen da jendaurrean jar dadila Arbeitzako US-3 unitatearen kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Hitzarmenaren bidez, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua ordeztu nahi da eskudirutan duen balioarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, baita Udal honen iragarki-taulan eta zabalkunde handieneko egunkarietan ere. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Amillaon, 2024ko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2403763