54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Akats zuzenketa deialdi honetan: deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen B eta C mailetako lanpostu hutsak, oposizio-lehiaketa batzuetan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2024ko otsailaren 13ko 526. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, bai eta haren oinarriak ere, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko B eta C mailetako lanpostu hutsak, aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, oposizio-lehiaketa batzuetan; hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea). Ebazpen hori 2024ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 29an.

Oinarri horietan akats bati antzeman zaio, eta, hortaz, zuzendu egiten da, Alkatetzaren 2024ko martxoaren 1eko 927. Ebazpenaren bidez:

1. eranskinean (lanpostuen identifikazioa), 1. puntuan, 1714B03604 kodea duen hezitzaile espezializatuaren lanpostuan, "C maila" dioen tokian, "B maila" behar du.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1.–Ebazpen honetan adierazitako akatsa zuzentzea.

2.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.

Tuteran, 2024ko martxoaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2403890