54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, hezkuntzako teknikariaren lanpostu bat betetzeko lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzak otsailaren 22an emandako 651/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi da aipatu deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, hezkuntzako teknikariaren lanpostu bat (B mailarekin/taldearekin parekatua) betetzeko lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez. Deialdiaren oinarriak argitaratu ziren 2024ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2an.

Bukatu da epea aipatutako hautapen-prozesuan onartua izateko eskabidea erregistratzeko.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea aipatutako deialdirako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda:

Izangai onartuak:

1.–Eneriz Salvatierra, María Eugenia

2.–Zubieta Mozaz, María Elena

Izangai baztertuak:

1.–Miranda Latorre, Aurora

Ez betetzeagatik 3. oinarriaren araberako baldintza (3.1.b atala).

Bigarrena.–Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, erreklamazioak egiteko eta, okerrik badago, horiek zuzentzeko.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta horiek ebatzita, behin betiko zerrenda argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.

Tuteran, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2403456