54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Lekualdatzea, merezimendu-lehiaketaren bidezkoa, behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuetan. Lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea

Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu, alkateak ebazpen bat eman du, deklaratzeko bete gabe utzi dela lekualdatze-lehiaketa, helburu duena lanpostu hutsak betetzea aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezietan, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (lege horren bidez premiazko neurri batzuk hartzen dira, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Deialdia argitaratu zen 2024ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 22an.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

San Adrianen, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2403883