54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Bete gabe deklaratzea honako deialdi hau: "Deialdia, kontu-hartzailetza eta kontabilitateko alorrean aritzeko administrari-ofizialaren lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko"

Iker Mariezcurrena Celaya alkatearen 110. Ebazpena.

Gobernu Batzarrak 2024ko urtarrilaren 10ean erabakita, onetsi ziren administrari-ofizialaren lanpostua lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Lanpostua kontu-hartzailetza eta kontabilitate alorrekoa da, eta 054 zenbakia dauka Berriozarko Udaleko plantilla organikoan. Oinarri horiek 2024ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 8an.

Eskaerak aurkezteko epea igaro da, eta deialdiaren 4. oinarrian honako hau ezartzen da: "Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak ebazpena emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da". Beraz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Bete gabe deklaratzea kontu-hartzailetza eta kontabilitate alorreko administrari-ofizialaren plaza bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (Berriozarko Udaleko plantilla organikoan 054 zenbakia du), deialdi horretan parte hartzeko eskabiderik ez dagoelako.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orriko egoitza elektronikoan, eta sindikatu-ordezkaritzari igortzea.

Berriozarren, 2024ko otsailaren 27an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2403520