54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, lorezaintzako arduradunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

Berriobeitiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko urriaren 24an, deialdi bat onetsi zuen Berriobeitiko Udaleko lorezaintzako arduradunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Hala, 2024ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia, urtarrilaren 25ean.

Deialdiaren laugarren oinarrian ezartzen denez, hautagairik baztertu ezean, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Alkatetzaren 2024ko otsailaren 29ko 195. Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako pertsonen zerrenda onetsi da, eta zehaztu da hautaketa probak 2024ko martxoaren 1ean eginen direla, 08:00etan, Berriobeitiko udaletxean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriobeitin, 2024ko otsailaren 29an.–Alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos.

ONARTUAK

López Goñi, Jesús M.ª

Iragarkiaren kodea: L2403824