54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean. Aldaketa

Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 24an egin bilkuran, onetsi zuen Arangurengo Udaleko lanpostu huts hauek oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (oinarriak eta eranskinak): kultur koordinatzailea (1), B mailakoa; zerbitzu anitzetako ofiziala (2), C mailakoa; eta garbitzailea (1), E mailakoa. Deialdi hori sartzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea), eta argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (berezia), abenduaren 12an.

Akatsa atzeman da deialdiaren I. eranskinean: "Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien legea)". Zehazki, I. eranskin horren 4. atalean, non oposizioko probak arautzen baitira oposizio-lehiaketara ateratako lanpostu huts bakoitzerako.

Aurreikuspen hori ez dator bat deialdiaren 7.2.1 oinarrian xedatutakoarekin, hau ezartzen baitu: "Oposizioaldia baztertzailea izanen da, baina oposizioaldiko probak ez dira baztertzaileak izanen. Gainditzeko, 30 puntu lortu beharko dira".

Horiek horrela, Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko otsailaren 22an egin ohiko bilkuran, honako hau erabaki du:

1.–Deialdiaren I. eranskinaren 4. atala aldatzea, hain zuzen, oposizio-lehiaketara ateratako lanpostu huts guztietarako lehen probaren deskribapena: kultur koordinatzailea (1); zerbitzu anitzetako ofiziala (2), eta garbitzailea (1). Hala bada, honela idatzita geratuko da:

4.–Oposizioko probak:

LANPOSTUA

LEHENBIZIKO PROBA

(deskribatu probaren ezaugarriak, denbora, puntuazioa...)

Kultur koordinatzailea

Lehenbiziko ariketa teorikoa izanen da: "test" motako galdera sorta bat, hogei galderaz osatua, bai ezagutza orokorrei buruz bai lanpostuko jardueren gaineko berariazko gaiei buruz, eta erantzunetako bakarra izanen da zuzena. Galderak gai-zerrendan azaltzen diren gaiei buruzkoak izanen dira. (Udalak ez du garatutako gairik emanen).

Proban 0 puntutik 30 puntura bitarte lortzen ahalko dira. Galdera guztiek balio bera izanen dute (1,50 puntu).

Testak erreserbako beste 5 galdera izanen ditu. Erreserbako galderengatik puntuak emanen dira, bakarrik, baldin eta azterketako galderaren bat baliogabetzen bada. Galdera bat baliogabetzen bada, erreserbako lehenengoa puntuatuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Proba egiteko egunean berean zehaztuko dira proba egiteko denbora eta akats bakoitzaren penalizazioa.

Proba plika bidezko gutun-azal itxien bidez eginen da.

Balorazioa, gehienez ere: 30 puntu.

Zerbitzu anitzetako ofiziala

Teorikoa izanen da. Test motako 30 galdera erantzun beharko dira. Erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

Proban 0 puntutik 30 puntura bitarte lortzen ahalko dira. Galdera guztiek balio bera izanen dute (1 puntu).

Testak erreserbako beste 5 galdera izanen ditu. Erreserbako galderengatik puntuak emanen dira, bakarrik, baldin eta azterketako galderaren bat baliogabetzen bada. Galdera bat baliogabetzen bada, erreserbako lehenengoa puntuatuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Proba egiteko egunean berean zehaztuko dira proba egiteko denbora eta akats bakoitzaren penalizazioa.

Ariketa plika sistemaren bidez eginen da.

Balorazioa, gehienez ere: 30 puntu.

Garbitzailea

Teorikoa izanen da. Test motako 30 galdera erantzun beharko dira. Erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

Proban 0 puntutik 30 puntura bitarte lortzen ahalko dira. Galdera guztiek balio bera izanen dute (1 puntu).

Testak erreserbako beste 5 galdera izanen ditu. Erreserbako galderengatik puntuak emanen dira, bakarrik, baldin azterketako galderaren bat baliogabetzen bada. Galdera bat baliogabetzen bada, erreserbako lehenengoa puntuatuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Proba egiteko egunean berean zehaztuko dira proba egiteko denbora eta akats bakoitzaren penalizazioa.

Ariketa plika sistemaren bidez eginen da.

Balorazioa, gehienez ere: 30 puntu.

2. Inskribatzeko beste epe bat irekitzea, 15 egun baliodunekoa, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epe berri horretan ez dute berriz izena eman beharko jada izena emanik dutenek.

3. Kultur koordinatzailearen deialdian eta hautapen prozesuan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan ezarritakoarekin bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), xedatzen da gordeko direla hautapen prozesuan jada eginiko egintza eta izapide guztiak, baldin eta berdin mantendu izan balira eta erabaki honetan ezarritakoari aurka egiten ez badiote.

Mutiloan, 2024ko otsailaren 26an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2403486