54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

50E/2024 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita gozokiak eta turroia fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen-baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioa Tafallako udal-mugartean dago eta haren titularra El Caserío SA da.

Egun martxan dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen-baimen bateratua, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuz emana; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 9.5 taldean.

2024ko urtarrilaren 12an, titularrak eskatu zuen ingurumen-baimen bateratuan jasotako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen-baimen bateratuaren III. eranskineko sortzen diren hondakinen zerrendan, hondakin mota berriak sartzeko. Hondakin horiek ekoizpenean sortzen diren hondarrak dira (gozoki-hondarrak), baita bilkin eta enbalaje hondakinak ere.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak berrikusi du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

20 03 01

Kontsumorako edo prestakuntzarako egokiak ez diren materialak: gozoki-hondarrak

Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea, baina 02 03 04 EHZ kodearekin. Izan ere, proposatutakoa (Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren hondakinen zerrendako 20. kapitulukoa) etxeko hondakinei buruzkoa da soilik, eta etxeko hondakinak kasuan kasuko toki erakundearen bidez kudeatu behar dira (kasu honetan, Erdialde-Mairagako Mankomunitatea), eta, beraz, ez dira zerrenda horretan agertu behar

15 01 01

Paperezko eta kartoizko ontziak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

15 01 02

Plastikozko ontziak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

15 01 03

Zurezko ontziak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen-baimen bateratuan isurketarako ezarritako gehieneko mugarekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen-baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Partez onartzea Tafallako udal-mugartean dagoen eta gozokiak eta turroia fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen-baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra El Caserío SA da.

Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasuna dela eta (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakin kopuruak ez du handitu behar ingurumen-baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea El Caserío SAra eta Tafallako Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 21ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F2403408