54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

498/2024 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da "COMPÁS" izeneko ikerketa-proiektua garatzeko –Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodiversidad Fundazioaren laguntza du proiektu horrek, Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Errekuperazioko, Eraldaketako eta Erresilientziako Planaren (PRTR) esparrukoa–.

2024ko otsailaren 23an, Ikerketa Zerbitzuak hautaketa-prozesurako deia egiteko eskatu zuen, ikertzaileak kontratatzeko proiektuko laguntzaile gisa "COMPÁS" izeneko ikerketa-proiektua garatzeko –Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodiversidad Fundazioaren laguntza du proiektu horrek, Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Errekuperazioko, Eraldaketako eta Erresilientziako Planaren (PRTR) esparrukoa–. Ikerketa-proiektuaren ikertzaile arduraduna Rosa María Canals Tresserras da, unibertsitateko irakasle titularra, Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Sailari atxikia.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea hautaketa-prozesurako deialdia ikertzaileen lan kontratazioa egiteko "COMPÁS" izeneko ikerketa-proiektua garatzearren, baita deialdiaren oinarriak ere –Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodiversidad Fundazioaren laguntza du proiektu horrek, Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Errekuperazioko, Eraldaketako eta Erresilientziako Planaren (PRTR) esparrukoa–.

Bigarrena.–Ebazpen hau Hautaketa Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari aditzera ematea.

Hirugarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin.

Iruñean, 2024ko otsailaren 23an.–Ikerketako errektoreordea, Francisco J. Arregui San Martín.

IKERTZAILEEN LAN KONTRATAZIOA EGITEKO HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIA "COMPÁS" IZENEKO IKERKETA-PROIEKTUA GARATZEKO –TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOAREN (MITECO) BIODIVERSIDAD FUNDAZIOAREN LAGUNTZA DU PROIEKTU HORREK, EUROPAR BATASUNAK (NEXTGENERATIONEU) FINANTZATUTAKO ERREKUPERAZIOKO, ERALDAKETAKO ETA ERRESILIENTZIAKO PLANAREN (PRTR) ESPARRUKOA–

Hauek dira deialdia arautuko duten:

OINARRIAK

1.–Datu orokorrak.

–Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea ikertzaileak hautatzea da, ondoren lan kontratazioa egiteko "COMPÁS" izeneko ikerketa proiektua garatzeko –Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodiversidad Fundazioaren laguntza du proiektu horrek, Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Errekuperazioko, Eraldaketako eta Erresilientziako Planaren (PRTR) esparrukoa–.

–Maila profesionala: proiektuko laguntzailea, batez ere ikerketa-lanetan aritzeko.

–Eginkizunak: proiektuaren 5. ekintza abian jartzea: herbiborismo pirikoa aplikatzeko beharrezkoak diren erregelamendu esparru berriak berrikusteko ardura duten foku-taldeak antolatzea. COMPÁS proiektuko beste ekintza batzuetan laguntzea: landan, laborategian eta proiektuaren komunikaziorako eta gaikuntzarako lanetan.

–Kontratu mota: 2021eko abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz, aldi jakin baterako kontratu bat eginen da, bi mota hauetako bat, hain zuzen: Errekuperazioko, Eraldaketako eta Erresilientziako Planeko jarduerak egitekoa edo Europar Batasuneko funtsen bidez finantzatutako aldi baterako programak egitekoa (kasu batean zein bestean, proiektua egiteko behar den denboraz).

–Aurreikusitako iraupena eta lanaldi mota: 21 hilabetekoa, lanaldi osoan. Iraupen hori gutxi gorabeherakoa da, 32/2021 Errege Lege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian zehaztutako finantzaketaren mende egonen baita, baina ezin izanen da inola ere proiektua gauzatzeko behar den denbora baino luzeagoa izan.

–Ordainsariak: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiak bere eranskinean ezarritakoak, 2022. urtera egokituak; arautegi hori 2017ko maiatzaren 3ko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez onetsi zen, eta 2022ko apirilaren 12ko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez aldatu.

Diru-gehigarriak ordaintzeko aukera egonen da, proiektuan edo kontratuan ezarritako helburuak betez gero. Diru-gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.

–Finantzaketa: Europar Batasuna (NextGenerationEU).

–Argitaratzeko tokiak: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gainera, deialdiarekin lotutako egintza eta ebazpen guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko dira, deialdiari dagokion atalean.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1. Hautaketa-prozesuan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Halaber, aurreko paragrafoetan sartuta ez dauden herrialdeetakoak izan eta Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek administrazio publikoetako lan kontratupeko langile aritzeko aukera izanen dute. Espainian bizi ez diren atzerritarrek parte hartzeko aukera izanen dute, betiere parte hartzeko betekizunak betetzen badituzte. Kasu horretan, atzerritarrei buruzko legeek eskatzen dituzten baimenak lortu beharko dituzte kontratazioa egin ahal izateko.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro adina betea ez izatea.

c) Ingurumen Zientzietako, Nekazaritzako Ingeniaritzako edo antzeko gradu bateko titulazio akademiko ofiziala edukitzea.

d) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ez egotea epai irmo baten bidez ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

2.2. Aurreko arauetan ezarri diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, eta kontratazioa egin arte beteko dira.

3.–Eskaerak.

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hautaketa-prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/ikertzaileen-hautaprobak

Lehenik, "Hasi tramitea" botoia sakatu behar da.

"Erantsi fitxategiak" eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira lanpostu kategoria bakoitzerako:

–Parte hartzeko eskabidea.

–Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.

–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.

–Espediente akademikoaren fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.

–Curriculum vitaea, norberak egoki jotzen dituen merezimenduen egiaztagiriekin batera.

Parte hartzeko eskabide eredua esteka honetan dago:

http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/contratacion-personal-investigador.pdf

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, baztertua izateko arrazoia esanez, baztertuen kasuan. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

4.2. Hirugarren oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, eskaera epez kanpo aurkeztea edo lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea baztertzeko arrazoiak izanen dira, eta, gainera, ezin izanen dira zuzendu.

4.3. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean. Ezartzen den epean baztertuak izateko arrazoia konpontzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dira, eta ez dute probarik eginen.

4.4. Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.5. Izangaiak hautaketa-prozesuan onartuen zerrendan egoteak edota 6.2 oinarriak aipatzen duen hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez du ekarriko inoiz ere unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.

4.6. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin alderaturik jatorrizko dokumentazioa okerra edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du, interesdunak berak sinatuko duen erantzukizunpeko adierazpenarekin bat etorriz.

5.–Hautaketa-prozesua.

Izangaien merezimenduak baloratuko dira, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta I. eranskineko baremoaren arabera.

Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik baloratuko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Hautaketa Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.

Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.

Hautaketa Batzordeko kide bakoitzak baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izanen da.

6.–Hautaketa-prozesuaren ebazpena.

6.1. Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balorazioa amaitu eta gero, Hautaketa Batzordeak Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.

6.2. Ikerketako errektoreordeak ebazpena emanen du hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da.

6.3. Deialdi honetan sortzen den kontratazio zerrendak 3 urteko indarraldia edukiko du argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Indarrean dagoen bitartean, kategoria bera eta ia eginkizun berak dituzten langileak kontratatzeko premia sortzen denean ere erabiltzen ahalko da kontratazio zerrenda hori, proiektu, kontratu, hitzarmen edo katedra baterako edo institutuko edo ikerketa-taldeko funtsetarako izan, betiere hurrenkera ordena errespetatuz.

6.4. Deialdi honen ondoriozko kontratazio zerrendan egonik kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste edozein lanpostutarako kontraturik eskainiko. Dena dela, eskainiko zaie baldin eta kontratua bukatzeko 15 egun edo gutxiago gelditzen badira.

7.–Hautaketa-batzordea.

Batzordeburua: Juan Bosco Imbert Rodríguez doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Zientzien Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak delegatuta.

Idazkaria: Rosa María Canals Tresserras doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Sailari atxikia.

Batzordekidea: Beatriz Soret Lafraya doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Sailari atxikia.

–Ordezko hautaketa-batzordea:

Batzordeburua: Inazio Irigoien Iriarte doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Sailari atxikia.

Idazkaria: Francisco Javier Peralta de Andrés doktorea, irakasle elkartua, Zientzien Sailari atxikia.

Batzordekidea: Juan Antonio Blanco Vaca doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Zientzien Sailari atxikia.

Hautaketa Batzordearen jarduerak, une oro, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dutenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Hautaketa Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

8.–Datu pertsonalen babesa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, "Giza baliabideak" atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

9.–Errekurtsoak.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA.–IKERTZAILEAK HAUTATZEKO BAREMOA

ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINEN DIREN PROBAK

1. apartatua: Prestakuntza akademikoa

Puntuak

10

–Izangaiak deialdian parte hartzeko aurkeztutako graduaren espediente akademikoa baloratuko da, gehienez 5 punturekin.

–Antzeko jakintza-arloetan masterreko titulu ofizialak izatea ere baloratuko da, baita haien espediente akademikoa ere, gehienez 3 punturekin.

–Garatu beharreko lanerako interesgarriak diren arloetan (ingurumen-komunikazioa eta -gaikuntza, ingurumen-segimenduak eta -monitorizazioak...) beste titulu ofizial batzuk izatea baloratuko da, gehienez 2 punturekin.

2. apartatua: Laneko esperientzia proiektuaren ikerketa-lerroetan

Puntuak

10

–Proposatutako lan-lerroekin loturiko bekak edo lan-kontratuak izateagatik (ingurumen-komunikazioa eta -gaikuntza, ingurumen-segimenduak eta -monitorizazioak, klima-aldaketara egokitzeko kudeaketa): 4 puntu gehienez. Izandako kontratu kopurua eta haietako bakoitzaren iraupena baloratuko dira.

–Proposatutako lan-lerroekin loturiko gaien komunikazio/zabalkunde zientifiko-teknikoko jardueretan parte hartzeagatik: 3 puntu gehienez. Izandako parte-hartzeak honelakoak izan daitezke: hitzaldiak eta posterrak kongresuetan eta jardunaldietan, artikulu zientifiko-teknikoak, dibulgazio zientifikoko jarduerak eta antzekoak.

–Proposatutako lan-lerroekin loturiko boluntariotza egiaztatuak eta praktikak (curriculumaren barnekoak zein kanpokoak) eginak izateagatik: 2 puntu gehienez. Praktiken / boluntariotza egiaztatuen kopurua eta haietako bakoitzaren iraupena baloratuko dira.

Lan-lerroetarako interesgarriak diren gaietan egindako espezializazio ikastaro bakoitzeko 1 puntu emanen da, eta 2 puntu gehienez.

3. apartatua: Beste merezimendu batzuk

Puntuak

5

–Prestakuntza aurreratua egiaztatzeagatik informazioa kudeatzeko eta datuak tratatzeko programa informatikoetan (GIS programak, R paketeak): 3 puntu gehienez.

–Hizkuntzak jakitea (ingelesa, frantsesa, euskara). Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak 2010eko irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasotako mailen arabera baloratuko dira: 2 puntu gehienez B2 maila edo hortik gorakoa izateagatik.

Hautaketa-prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 15 puntu da.

Hautaketa-prozesuaren azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak 2. apartatuan puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira. Berdinketa badago, 1. apartatuan puntuazio handiena lortzen dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, hautaketa-prozesua zozketaz erabakiko da.

Iragarkiaren kodea: F2403772