54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

23/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Agindua. Foru agindu horrek garatzen du Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.

Maiatzaren 3ko 2/20006 Lege Organikoa aldatzen duen Hezkuntzari buruzko abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoaren 85. artikuluak xedatzen ditu "derrigorrezko ikasketen ondoko etapetan ikasleak onartzeko baldintza berariazkoak". Aldaketa horrek eragina du espediente akademikoaren balorazioan, ikasleak Batxilergoko irakaskuntzetarako onartzeko.

Bestalde, egindako onarpen prozesuetan metatutako esperientziak agerian uzten du beste aldaketa batzuk bildu behar direla, prozesuak egungo behar eta errealitateetara egokitzeko.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Agindua aldatzea, zeinaren bidez garatzen baita Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.

Nafarroako Eskola Kontseiluak nahitaezko txostena eman ondoren, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuta, honako hau

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldaketa, maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduan. Foru agindu horren bidez, ikasleak onartzeko prozesua garatzen da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa etapetan.

Aldaketa hauek egiten dira maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduan:

Bat.–20. artikuluko 2. apartatua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"2. Irizpide hori baloratzeko eskatzen bada, errenta hori kontsultatzeko baimena eman beharko da, dagokion puntuazioa emateko".

Bi.–22. artikuluko 2. apartatua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"2. Lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, baldintza hori ofizialki egiaztatu beharko da edo, bestela, kontsultatzeko baimena eman".

Hiru.–24. artikuluko 3. apartatua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"3. Familia ugariaren legezko izaera egiaztatzeko, horretarako xedatutako titulu ofizialaren kopia aurkeztu beharko da, edo dagokion kontsultarako baimena".

Lau.–25. artikuluko 3. apartatua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"3. Familia-harreraren egoera egiaztatzeko, harrera hori formalizatu duen agiri ofizialaren kopia aurkeztu beharko da edo, bestela, dokumentu hori kontsultatzeko baimena".

Bost.–26. artikuluko 2. apartatua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"2. Guraso bakarreko familia dela egiaztatzeko, egoera hori jasotzen duen titulu ofizialaren kopia aurkeztu beharko da edo, bestela, dokumentu hori kontsultatzeko baimena".

Sei.–28. artikulua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"1. Batxilergoko ikasketetan sartuko diren ikasleak onartzerakoan, kontuan hartu beharko da Batxilergoan sartzeko ezarritako ikasketen espediente akademikoa, indarrean dagoen araudiaren arabera. Ikasketa horietan lortutako batez besteko nota hartuko da kontuan, eta indarreko araudian ezarritako irizpideen arabera kalkulatuko da nota hori.

2. Oro har, batez besteko nota ikaslearen jatorrizko ikastetxeak kalkulatuko du, DBHko lau ikasmailetako irakasgaietan eta/edo arloetan lortutako kalifikazioak kontuan hartuta. Horretarako, atzerrian egindako ikasmailetan lorturiko kalifikazioak ez dira kontuan hartuko.

3. Batez besteko nota foru agindu honetan araututako gainerako lehentasunezko irizpideen balioespenetan lortutako puntuazioari batuko zaio.

4. Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen eskatzaileek gure hezkuntza sisteman sartu nahi badute Batxilergoko lehen maila egiteko, ikasketak homologatzeko behin betiko egiaztagiria aurkeztu beharko dute onartzeko eskabidea egiteko unean; gainera, kalkuluen araberako batez besteko nota jaso behar da egiaztagiri hartan. Halakorik ez bada, baldintzapeko bolantea aurkezten ahalko dute; kasu horretan, ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartzeko aukera izan dezaten, bost puntu emanen zaizkie batez besteko nota gisa.

5. Halaber, Batxilergoko irakaskuntzetara sartzen ahalko dira Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kirol Irakaskuntzako edozein titulu dutenak, bai eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitako beste kasu batzuk ere. Kasu horietan guztietan, eta artikulu honen 1. apartatuan ezarritakoaren arabera, irakaskuntzetan lortutako batez besteko nota hartuko da kontuan.

6. Batxilergoko irakaskuntzetan onartzeko eskabidea egin behar den ikasturte berean aurreko puntuan zerrendatutako edozein irakaskuntzatako azken maila egiten ari diren ikasleen kasuan, kontuan hartuko da zer batezbesteko aritmetiko kalkulatzen den oinarri hartuta aktetan erregistratutako kalifikazioak, irakaskuntza horietako curriculuma osatzen duten mailen arteko azkena azken aldiz egin zuten ikasturtera artekoak.

7. Egiaztapena egiteko, onarpen eskabidea egiten denean, eskatutako batez besteko nota jasotzen duen dokumentazio akademikoaren kopia aurkeztu beharko da. Egiaztapen hori egiten ez bada, balorazioa zero puntukoa izanen da. Hala ere, egiaztapen hori ez da beharrezkoa izanen, baldin eta eskolatze gaietako eskumena duen zuzendaritza nagusiaren urteko ebazpenean –ikasleen onarpen prozesua zehazten duenean– ikasturte bakoitzerako adierazten diren ikastetxeak edo ikastetxeek telematika bidez kontsultatzen ahal badute".

Zazpi.–35. artikuluko 3. apartatua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"3. Hautabidea hobetzeko prozedura aplikatzearen ondorioz ikaspostu berri bat erdiesten bada, lehendik esleitutako ikaspostua galduko du interesdunak automatikoki, eta matrikula berria formalizatu beharko du eskolatze gaietako eskumena duen zuzendaritza nagusiak emandako urteko ebazpenean –ikasleen onarpen prozesua zehazten duenean– horretarako adierazitako epeetan. Halaber, aipatutako ebazpenean eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Hala ere, ikaspostu berria irailaren 1etik 20ra bitartean lortzen bada, matrikula egitea nahitaezkoa izatetik borondatezkoa izatera pasatuko da".

Zortzi.–41. artikuluko 1. apartatua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"1. Artikulu honetan ezarritako ondorioetarako, ikasturtea hasi aurretik eskabideak egiteko aldian parte hartzen ahalko dute honako kasu hauetakoren batean daudenek:

a) Eskabideak aurkezteko ohiko epea –foru agindu honen 10. artikuluan aipatzen dena– amaitu ondoren bizilekua aldatzea justifikatzen duten ikasleendako ikaspostua eskatzen duten eskatzaileak. Ondorio horietarako, posta kodea aldatzen denean bizileku aldaketa justifikatutzat joko da, eta egoera hori agiri bidez egiaztatu beharko da; zehazki, errolda ziurtagiri edo dokumentuaren kopia bat aurkeztu beharko da (ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat erroldatuta daudela jasotzen duen agiria, hain zuzen), edo, adinez nagusiak diren ikasleen kasuan, horien errolda agiria. Halaber, kontuan hartu behar da bizileku berriko altak ezinbestean izan behar duela eskabideak aurkezteko ohiko epea amaitu ondorengo data.

b) Ikaspostuetarako eskabideak aurkezteko ohiko epean eskabidea aurkeztu eta ikaspostua lortu duten baina matrikula egiteko ezarririko epeetan matrikularik formalizatu ez duten ikasleendako ikaspostua eskatzen duten eskatzaileak.

c) Ikaspostuetarako eskabideak aurkezteko ohiko epean eskabidea aurkeztu duten baina ikasleak onartzeko ohiko prozesutik kanpo geratu diren eta Nafarroako hezkuntza sisteman ikasposturik ez duten eskatzaileak.

d) Indarrean dagoen araudiaren arabera, ikastetxez aldatzea dakarren hizkuntza-eredua aldatzeko baimena duten ikasleendako ikaspostua eskatzen duten eskatzaileak".

Bederatzi.–Bigarren xedapen gehigarriaren (Ikasle adingabeen guraso-ahala duten pertsonen arteko desadostasunak) 1. apartatuaren 2.a) puntua aldatzen da.

"a) Nafarroako hezkuntza sisteman lehen aldiz sartzen diren ikasleak onartzean, honako alderdi hauek hartu beharko dira kontuan, betiere ikaspostu hutsik egonez gero:

–Desadostasuna eskolatzeko udalerriari buruzkoa bada, eta gurasoek edo legezko tutoreek ez badute bizilekurik udalerri berean, lehentasuna emanen zaio ikasle adingabearen zaintza esleituta duen edo adingabearekin bizi ohi den gurasoaren edo legezko tutorearen udalerrian eskolatzeari. Zaintza partekatua bada edo ikaslea bi gurasoekin edo legezko tutoreekin berdin bizi bada, lehentasuna emanen zaio, lehenik eta behin, ikasle adingabeak anai-arrebak dituen ikastetxeari, eta, halakorik ezean, gurasoetako edo legezko tutoreetako edozeinen bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxeari.

–Desadostasuna udalerri berean eskolatzeko ikastetxeari buruzkoa bada, lehentasuna emanen zaio ikasle adingabeak anai-arrebak dituen ikastetxean eskolatzeari, eta, halakorik ezean, berriz, ikasle adingabearen zaintza esleituta duen edo adingabearekin bizi ohi den gurasoak edo legezko tutoreek aukeratutako ikastetxean eskolatzeari. Zaintza partekatua bada edo ikaslea bi gurasoekin edo legezko tutoreekin berdin bizi bada, lehentasuna emanen zaio, lehenik eta behin, ikasle adingabeak anai-arrebak dituen ikastetxeari, eta, halakorik ezean, gurasoetako edo legezko tutoreetako edozeinen bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxeari".

Hamar.–Bederatzigarren xedapen gehigarriaren (Kalifikazio kualitatiboak Batxilergoko irakaskuntzetan sartzean) 1. apartatua aldatzen da.

"1. Kalifikazio kuantitatiborik jasotzen ez duten espedienteen kasuan, honako bihurketa eskala hau aplikatuko da: «Gutxiegi (GU)», 3; «Nahikoa (NA)», 5; «Ongi (OG)», 6; «Oso ongi (OO)», 7,5; eta «Bikain (BI)», 9".

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehenbizikoa.–Aldaketa, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 12ko 52/2023 Foru Aginduaren seigarren xedapen gehigarrian. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu eta mailaz igotzeko era arautzen da.

Aipatutako foru agindu horren seigarren xedapen gehigarriak testu hau izanen du:

"Seigarren xedapen gehigarria.–Espedienteen arteko lehia.

1. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumeneko esparruan egiten diren deialdi guztietan, ikasketa espedienteen arteko lehia egin beharra badago eta deialdian ez bada zehaztu kalifikazio kualitatiboak kuantitatibo bihurtzeko eskalarik, honako eskala hau izanen da aplikatzekoa: Gutxiegi (3), Nahiko (5), Ongi (6), Oso ongi (7,5) eta Bikain (9).

2. Era berean, aurreko apartatuan ezarritako kasuetan, oro har, ez dira kontuan hartuko atzerrian egindako ikasmailetan (IPA) lortutako kalifikazioak, hau da, egonaldi horren ondorioz azken ebaluazioan erregistratutakoak , baldin eta kalkulatu badaiteke beste lehia-nota bat, kontuan hartuta dagokion deialdian eskatutako beste ikasmaila batzuetan kalifikazioen arabera lortutako kalifikazioak. Lehia-nota bat kalkulatu ezin bada, kontuan hartu beharreko ikasmailak, dagokion deialdian, IPA siglekin erregistratutako azken kalifikazioak baino ez dituelako, Hezkuntza Departamentuak xedatzen duena beteko da.

3. Ondorio horietarako, "GG" siglak Gutxiegi (3) kalifikazioa izanen du.

4. Foru agindu honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, Erlijioaren irakasgaia ez da kontatuko ikasketa espedienteen arteko lehia egin beharra dagoen deialdietan, ez eta ikasleak onartzeko eskatzaileen artean hautaketa egin beharrez ikasketa espedienteetara jo beharra dagoenean ere".

Azken xedapenetako bigarrena.–Aldaketa, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 12ko 53/2023 Foru Aginduaren hamargarren xedapen gehigarrian. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igotzeko eta haiei tituluak emateko era arautzen da.

Aipatutako foru agindu horren hamargarren xedapen gehigarriak testu hau izanen du:

"Hamargarren xedapen gehigarria.–Espedienteen konkurrentzia.

1. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumeneko esparruan egiten diren deialdi guztietan, ikasketa espedienteen arteko lehia egin beharra badago eta deialdian ez bada zehaztu kalifikazio kualitatiboak kuantitatibo bihurtzeko eskalarik, honako eskala hau izanen da aplikatzekoa: Gutxiegi (3), Nahiko (5), Ongi (6), Oso ongi (7,5) eta Bikain (9).

2. Era berean, aurreko apartatuan ezarritako kasuetan, oro har, ez dira kontuan hartuko atzerrian egindako ikasmailetan (IPA) lortutako kalifikazioak, hau da, egonaldi horren ondorioz azken ebaluazioan erregistratutakoak , baldin eta kalkulatu badaiteke beste lehia-nota bat, kontuan hartuta dagokion deialdian eskatutako beste ikasmaila batzuetan kalifikazioen arabera lortutako kalifikazioak. Lehia-nota bat kalkulatu ezin bada, kontuan hartu beharreko ikasmailak, dagokion deialdian, IPA siglekin erregistratutako azken kalifikazioak baino ez dituelako, Hezkuntza Departamentuak xedatzen duena beteko da.

3. Foru agindu honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, Erlijioaren irakasgaia ez da kontatuko ikasketa espedienteen arteko lehia egin beharra dagoen deialdietan, ez eta ikasleak onartzeko eskatzaileen artean hautaketa egin beharrez ikasketa espedienteetara jo beharra dagoenean ere.

4. Era berean, ondorio berberetarako, ez dira inola ere kontuan hartuko "S" eta "B" terminoak."

Azken xedapenetako hirugarrena.–Aldaketa, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 21eko 69/2023 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako hezkuntza inklusioa arautzen da.

1. Aipatutako foru aginduaren 12.3 artikuluko b) puntua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"b) Ezohiko iraunkortasuna hezkuntza sistemaren etapetan.

Neurri hori hartzen ahalko da kasuan kasuko irakaskuntzak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa arautzen duen foru aginduan xedatutakoaren arabera, eta horren hartzaile izanen dira hezkuntza premia bereziak dituzten eta berariazko jarduketak eta curriculum-egokitzapen esanguratsua behar dituzten ikasleak".

2. Aipatutako foru aginduaren 19.3 artikuluko a) puntua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"a) Egituretan edo hezkuntza bereziko ikastetxeetan eskolatzea".

3. Aipatutako foru aginduaren 22. artikuluko 4. apartatua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"4. Eskolatzeko modalitateak dira ikastetxe arruntean edo hezkuntza bereziko ikastetxean:

a) Ikastetxe arrunteko modalitatea.

a.1) Ikasgela arrunta.

Ikasleak normalean ikastetxe arruntetan eskolatuko dira, foru agindu honetan ezarritako salbuespenekin, maila diferentetan behar dituzten neurri eta jarduketekin, eta behar dituzten laguntza espezializatuekin, zeinek osatuko baitute, inklusioaren ikuspegitik, tutoreak eta irakasle taldeak aurrera eraman beharreko arreta.

Ikastetxean egin beharreko jarraipena eta etengabeko gogoeta, informazioa eta lankidetza estua familiekin eta/edo legezko ordezkariekin, lagungarriak izanen dira eskolatzean barna aholkularitza emateko eta erabakiak hartzeko.

a.2) Egitura espezifikoak.

1. Hezkuntzako etapa bakoitzean, hezkuntza premia bereziak dituzten eta oztopoak aurkitzen dituzten ikasleak eskolatzen ahalko dira ikastetxe arruntean, egitura espezifikoetan; izan ere, testuinguru horretan neurriak eta jarduketak agortuta izanda ere, onuragarria izaten ahal baita ikaslearentzat, taldekatze espezializatu batetik egiten bada.

Egitura horiek testuinguru oso espezializatu bat eskainiko dute, eta haren helburu nagusia izanen da ikasleen inklusioa, eta ikastetxe arruntek eskaintzen duten guztia probetxugarria izatea haientzat.

2. Ikasleak talde arruntetan sartuko dira ahal den denbora guztian, haien ezaugarrien eta testuinguruaren arabera, eta kasu guztietan ere, gutxienez eskolako jardunaldiaren heren bat izanen da, ikastetxeko bizitzan modu aktiboan parte hartzeko aukera izan dezaten. Kalitateko inklusio erantzuna bultzatuko da, ikasleen garapen pertsonalaren arlo guztiak kontuan hartuta.

3. Ikasle horien tutoretza Pedagogia Terapeutikoko espezialista batek eramanen du, eta hark koordinatuko ditu jarduketak eta erabaki-hartzeak, ikasleekin esku hartzen duten profesional guztiekin. Koordinazio hori inklusio planean ezarriko da, dagozkion alderdi guztiak jasoz.

4. Ikasleak ikastetxe arruntetako egitura espezifikoetan hartzeko, familiaren eta/edo legezko ordezkarien adostasuna beharko da.

5. Egitura espezifikoen ezaugarriak:

–Oro har, eskolatzea gehienez ere bost ikaslerentzat izanen da, salbu eta curriculum espezifikoko unitateetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

–Egitura horietan eskolatzen ahal diren ikasleen sarbidea baloratzeko, kontuan hartuko dira hezkuntza premia bereziak, testuingurua eta ikaslea eskolatzen den hezkuntza etapa. Egitura horietan eskolatzeko, betiere, ezohiko neurriak eta baliabideak behar dituzten egokitzeko trebetasunak izan behar dituzte.

–Egitura horietarako sarbidea hezkuntza etapa desberdinetan baloratzen ahalko da ikasleek, neurri eta jarduketa orokorrak eta espezifikoak agortu ondoren, hezkuntza premia bereziak badituzte, desgaitasun intelektual larria, desgaitasun intelektual moderatua, beste nahasmendu larriekin batera, edo autismoaren espektroko nahasmendua izatearen ondorioz, eta laguntza espezifikoak eta espezializatuak eta/edo intentsitate handiagokoak behar badituzte.

–Etapa bakoitzean, jaso diren hezkuntza premia bereziez gain, erantzuna emateko, egituratu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza ingurune oso espezializatuak, eta baliabide pertsonal eta material espezifikoen etengabeko esku-hartzea, ikasleen garapena sustatzeko.

–Premia horiek agertzen direnean testuinguru eta etapa bakoitzean, baloratzen ahal da egitura horietara sartzea komenigarria den, baina ez da nahitaezkoa ikaslea haietan sartzea, sustatu behar dena araubide ahalik eta inklusiboena baita, ahal den guztietan.

6. Arestiko horiez gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren etapan, curriculum espezifikoko unitateetan eskolatzen ahalko dira. Egitura espezifikoak dira horiek, bigarren hezkuntzako ikastetxe arruntetan, haien helburua dela erantzuna ematea ikastetxe arrunt batean hainbat neurri eta jarduketaren xede izan diren baina testuinguru horrek oraindik mesede egiten ahal dien ikasleen kasuei, egitura espezializatu batetik.

–Curriculum espezifikoko unitateetan eskolatzen ahalko dira desgaitasun intelektual arin edo moderatu baten ondorioz hezkuntza premia bereziak agertzen dituzten ikasleak, eta haien egokitzeko trebetasunak ezohiko baliabideen beharrik eragiten ez dutenean.

–Premia horiek agertzen direnean testuinguru bakoitzean, baloratzen ahal da unitate horietan sartzea komenigarria den, baina ez da nahitaezkoa ikaslea haietan sartzea, sustatu beharrekoa araubide ahali eta inklusiboena baita, ahal den guztietan.

–Curriculum espezifikoko unitateek eskolatuko dituzte, oro har, zazpi ikasle gehienez, eta kasu berezietan, bederatzi ere izaten ahal dira.

b) Hezkuntza Bereziko ikastetxeen modalitatea.

1. Ikasleak hezkuntza bereziko ikastetxeetan eskolatuko dira oztopoei aurre egiteko neurri espezifikoak eta ezohikoak behar dituztenean, modalitate horrek erantzun probetxugarria eskaintzen ahal duelako haien garapenerako.

2. Eskolatzeko proposamen hori hartuko da hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat ezinezkoa izan denean, ez ikastetxe arrunt batean, ez eta, hala zegokionari, egitura espezifikoetan ere, hezkuntza-erantzun inklusibo egokiagorik ematea, jarduketa orokor eta espezifiko guztiak agortu ondoren, eta garbi gelditu denean horiek ez direla aski ikaslearen garapena eta bizi-kalitatea sustatzeko.

3. Ikastetxe horietan sartzea baloratzen ahalko da, kontuan hartuta hezkuntza premia bereziak, testuingurua eta hezkuntza etapa:

a) Haur Hezkuntzako etapan eskolatzen ahalko dira desgaitasun anizkoitzetik eratorritako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak.

b) Lehen Hezkuntzako etapan (derrigorrezko oinarrizko hezkuntza bat DOH1), Haur Hezkuntzarako aipatutako ikasleez gain, eskolatzen ahalko dira hezkuntza premia bereziak desgaitasun hauen ondorioz dituzten ikasleak: desgaitasun intelektual larria, desgaitasun intelektual moderatua bestelako nahasmendu larriekin batera agertzen dena, eta autismoaren espektroko nahasmenduak, laguntza oso nabarmena behar dutenak; aurretik agortu behar dira ikastetxe arrunteko eta/edo egitura espezifikoetako modalitateetako neurri eta jarduketa guztiak.

c) Bigarren Hezkuntzako etapan (derrigorrezko oinarrizko hezkuntza bi DOH2), Lehen Hezkuntzarako aipatutako ikasleez gain, eskolatzen ahalko dira hezkuntza premia bereziak desgaitasun hauen ondorioz dituzten ikasleak: desgaitasun intelektual moderatua bestelako nahasmendu batzuekin batera agertzen dena, eta autismoaren espektroko nahasmenduak, laguntza oso nabarmena behar dutenak; aurretik agortu behar dira ikastetxe arrunteko eta/edo egitura espezifikoetako modalitateetako neurri eta jarduketa guztiak".

4. Aipatutako foru aginduaren 23. artikulua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"23. artikulua. Onarpena.

1. Ikasle horien eskolatzea normalizazio eta inklusio printzipioetan oinarrituko da, eta bermatuko dira diskriminaziorik ez egotea eta Nafarroako hezkuntza sisteman sartzeko eta jarraitzeko egiazko berdintasuna.

2. Funts publikoekin finantzatutako irakaskuntzetan ikasleak onartzeko prozesu arrunta, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan, onarpeneko prozesu arruntean ezarritako epe eta datetan eginen da, eta zehaztuko dira eskolatze gaietako eskumena duen zuzendaritza nagusiak horretarako argitara emanen duen urteko ebazpenean.

3. Prozesu horrek eskaerak aurkezteko ohiko epe bakar bat izanen du, desberdina izan daitekeena, ikasmaila edo irakaskuntza bakoitzaren arabera.

4. Hezkuntza premia bereziak dituztelako oztopoak dituzten ikasleak eskolatzean, baloratzen ahalko da hezkuntza bereziko egitura edo ikastetxeetan sartzeko aukera, eta hogeita bat urtera arte luzatzen ahalko da eskolatze modalitate hori. Prozesu horretan beti kontuan hartuko dira adingabearen interes gorena eta araubide inklusiboena lehenesten duten familien borondatea".

5. Aipatutako foru aginduaren 24.1 artikuluko d) puntua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"d) Familia unitatearen per capita errenta: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko likidazio oinarria(k) zati aitorpenean agertzen diren familia-unitateko kideen kopurua (aitortzailea, ezkontidea eta, PFEZaren foru araudian ezarrita dagoen bezala, kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten pertsonak). Emaitza lanbide arteko gutxieneko soldata bada edo hori baino gutxiago bada. 1,5 puntuz baloratuko da".

6. Aipatutako foru aginduaren 25. artikuluko 3. apartatua aldatzen da. Testu hau izanen du:

"3. Hezkuntza orientaziotik eskatzen ahalko da Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroaren aholkularitza eta lankidetza, ebaluazio psikopedagogikoa egiteko. Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroaren esku-hartzea beharrezkoa izanen da, ebaluazio horretatik ondorioztatzen denean beharrezkoak direla ezohiko neurriak eta jarduketak, edo eskolatze modalitatearen proposamenak ikastetxe arrunteko egitura espezifikoa edo hezkuntza bereziko ikastetxea lehenesten dituenean".

7. Aipatutako foru aginduaren I. eranskina aldatzen da. Testu hau izanen du:

"I. ERANSKINA.–TXOSTEN PSIKOPEDAGOGIKOA

1.–IKASLEAREN DATUAK.

Deiturak:

Izena:

Jaiotze data:

Tokia:

Helbidea:

Telefonoa:

Herria:

PK:

Maila/kurtsoa:

Etapa:

Aitaren, amaren edo legezko tutorearen izena:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Aitaren, amaren edo legezko tutorearen izena:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

IKASTETXEAREN DATUAK

Ikastetxea:

Herria:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Ebaluazio psikopedagogikoaren arrazoia:

2.–SINTESIA.

( ) Hezkuntza-laguntzako berariazko premiarik ez du. Hezkuntza premia arruntak.

( ) Hezkuntza-laguntzako berariazko premia.

( ) Hezkuntza premia bereziak.

( ) Beste batzuk:

Premien identifikazioaren deskribapen laburra:

Eskolatze-modalitatea:

( ) Ikastetxe arrunta.

( ) Ikastetxe arrunta: egitura espezifikoa.

( ) Ikastetxe arrunta: curriculum espezifikoko unitatea.

( ) Hezkuntza bereziko ikastetxea.

Neurriak, jarduketak eta baliabideak:

Txosten honen edota ebaluazio psikopedagogikoaren edukiaren berri izaten ahal duten profesionalek KONFIDENTZIALTASUNA bermatuko dute. Espedientea zein unitate administratibotan gordetzen den, haren ardurapekoa izanen da zaintza eta ardura.

Txostenaren egilea: Eguna: / /

Sinadura: Izen-abizenak. Hezkuntza-orientazioa

Informazioa tutoretzari: Eguna: / /

Sinadura:

NHEBZ: Eguna: / /

Sinadura eta zigilua: Izen-deiturak

Informazioa familiei eta/edo legezko ordezkariei:

(X) Txostenean jasotako ondorioen eta proposamenen berri eman da.

( ) Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen Educa erroldan sartu dela jakinarazi zaio.

( ) Txosten psikopedagogikoaren kopia eraman du.

Iritziak:

( ) Ados dago/ez dago ados proposamenarekin.

( ) Azpimarratu beharreko bestelako alderdiak:

Data: / /

Sinadura:

Inklusio gaietako unitate kudeatzaileari helarazi zaio, data honetan:

3.–EBALUAZIO PSIKOPEDAGOGIKOA.

3.1. IKASLEA.

3.1.1. Ikasleari buruzko informazioa.

a) Historia pertsonalaren alderdiak.

b) Eskola historia.

3.1.2. Garapenaren egungo datuak.

a) Garapenaren eta indarguneen balorazio eguneratua.

b) Gaurko trebetasunak eta gaitasun maila.

3.1.3. Gizarte eta familia testuinguruari buruzko datu adierazgarriak.

3.2. ESKOLA-TESTUINGURUA.

3.2.1. Ikastetxeari buruzko informazioa.

3.2.2. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuari buruzko datu eguneratuak.

a) Ikasgelari buruzko informazioa.

b) Ezarritako neurriak eta jarduketak.

4.–EBALUAZIO PSIKOPEDAGOGIKOAREN ONDORIOAK.

4.1. Ikaslearen premien identifikazioa.

4.2. Hezkuntza testuinguruan aurkitzen dituen oztopoak.

5.–HEZKUNTZA-ERANTZUNA.

5.1. Eskolatze modalitatea.

5.2. Antolakuntza eta curriculum arloetakoa. Neurriak, jarduketak eta baliabideak.

5.3. Proposatutako hezkuntza-erantzuna garatzeko orientabideak."

Azken xedapenetako laugarrena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2024ko martxoaren 8an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2404166