52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko abenduaren 15ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 05011.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200105011 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

Lote bakarra:

Erregistrokoa:

Iruñeko 10.191 zenbakiko finka, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko 1020. liburukia, 77. liburua, 3. folioa.

Deskribapena: "Hiri finka.–Bat.–Beheko solairuan dagoen etxebizitza edo pisua, Atarrabiako etorbideko 24 zenbakiko etxeko atarira sartu eta eskuinera, Txantrea auzoan, Iruñeko jurisdikzioan. IV. motakoa da eta azalera eraikia hirurogeita hamalau metro eta berrogeita bederatzi dezimetro koadrokoa da. Atondoa, jangela, hiru logela, komuna, sukaldea eta despentsa ditu. Atarrabiako etorbidetik begiratuta, honako hauek ditu mugakide: parez pare, aipatu etorbidea; eskuinean, San Migel mendixka; ezkerrean, ataria eta eskailera zuloa; eta hondoan, patio gisa erabiltzen den gune komuna. Elementu komunen kuota: ehuneko hamasei osoko eta seiehun eta hirurogeita sei milareneko."

IDUFIR/CRU: 31010000097788.

Katastrokoa:

Iruñean. 6. poligonoa, 197. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri unitatea, 74,50 metro koadrokoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001968911RM.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko martxoaren 5ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2403922