52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

46/2024 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Lurralde Kohesiorako Departamentuko idazkari tekniko nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzea Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargo Ofizialak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea, 49/2024 zenbakiko prozedura arruntarena.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak jakinarazi du Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargo Ofizialak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (49/2024 zenbakiko prozedura arrunta) Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren aurka, eta, hala, eskatzen du administrazio-espedientea bidal dakion eta interesdunei epatze-deiak egin dakizkien, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoarekin.

Lege horren 38.1 artikuluarekin bat, sala horri jakinarazten zaio ezagun dela sala horretan jarrita dagoela 40/2024 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta litekeena dela aipatu Lege Prozesalaren III. tituluko III. kapituluan prozesuak metatzeko aurreikusten diren baldintzak betetzea.

Horrenbestez, erabiliz otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuaren 9.a) artikuluan esleitutako eskumenak, haren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen Erregelamendua,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzea Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargo Ofizialak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea, 49/2024 zenbakiko prozedura arruntarena.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, hura argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunak epatzea autoetako alderdi demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, argitalpena egin ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira (Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atalera).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko otsailaren 28an.–Idazkari tekniko nagusia, José Gabriel Iriarte Rived.

Iragarkiaren kodea: F2403788