52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Urraulbeitiko Udalak tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz. Argitara ematen da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikulua aplikatu beharrez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko lurrak: Urraulbeitin, Alduate, Nardoze Alduate, Tabar, Aizpe, 14. fazeria, Apardoze; Ibargoitin, Besolla.

Urraulbeitin, 2024ko otsailaren 26an.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2403489