52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1056. lurzatian. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2024ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat 3. poligonoko 1056. lurzatiko eraikinen eremurako (Gaztambide-Carrera kalea 10), Palacio Gaztambide SLk sustatua, bat etorririk María Carmen Domínguez Gil arkitektoak idatzitako proiektuarekin.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, onetsitako araudiarekin batera.

Tuteran, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403855