52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Zaldi-aziendaren ustiategia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko erregelamendua).

Sustatzaileak: Lucia Urra Muro eta Enrique del Río Fernández.

Jarduera: zaldi-aziendaren ustiategia.

Lekua: 895. lurzatia, 1. poligonoa; alderdia: "Juan Malo".

San Adrianen, 2024ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2403485