52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2024rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2024ko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2024ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten tokiko tributuen zerga-tasak; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan xedatuarekin. Zerga-tasak jarraian zehazten direnak izanen dira:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea 2024ko zerga-tasak eta tasak. Horretarako, 2023rako onetsi zirenak mantenduko dira, udal hilerria erabiltzeko tasa izan ezik. Izan ere, enpresa adjudikaziodunak ezarriko du zerbitzu horretako kostua, eta urtero argitaratuko da, urtarrilean, Oteitzako Udalaren iragarki-taulan.

Bigarrena.–Aldaketa egitea Hilerria erabiltzea arautzen duen udal ordenantzaren azken eranskinean (2016ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean), eta bertan adieraztea zerbitzuaren enpresa adjudikaziodunak ezarriko duela udal hilerria erabiltzeko kostua. Horrela, tasa urtero argitaratu da, urtarrilean, Oteitzako Udalaren iragarki-taulan.

Hirugarrena.–Jendaurrean jartzea, onespen erabakiaren iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundeko iragarki-taulan, hogeita hamar egunez gutxienez, epe horretan herritar eta interesdun legitimoek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kontrako iritziak edo oharrak egiteko.

Oteitzan, 2024ko otsailaren 23an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2403367