52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORREAGA

2024rako karga-tasak

Orreagako Udalak, 2024ko otsailaren 20an egin bilkuran, 2024ko zerga-tasak onartu zituen. Hona hemen:

Udalak erabaki du aho batez 2024ko zerga tasak honakoak izatea:

1.–Ehuneko 0,25eko karga-tasa jartzea hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.–Ehuneko 5eko karga-tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko. (Gutxieneko tarifa: 30 euro).

4.–1,25 indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

5.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatzea. Karga-tasa 8,6koa izatea.

Erabaki honen aurka, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren organo eskudunari, bi hilabeteko epean, hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo, bestela, aldez aurretik eta hautazko izaeraz, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke haren organo gerakinari, hilabeteko epean, hura argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Orreagan, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: L2403284